Enplegurako prestakuntza


IES Xabier Zubiri Manteo BHI. Enplegurako prestakuntza

IES Xabier Zubiri Manteo BHI.Twiter    IES Xabier Zubiri Manteo BHI.Facebook    IES Xabier Zubiri Manteo BHI.Instagram    IES Xabier Zubiri Manteo BHI.YouTube

Onarpena eta matrikulazioa. Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.
2022-2023 ikasturtea


Eskabideak eta egiaztagiriak aurkezteko epea:

                     

On-line: 2022ko urtarrilaren 17tik 28ra bitartean.
Aukeratutako lehenengo ikastetxean: idazkaritza ordutegian, 2022ko urtarrilaren 17tik 28ra bitartean.
  Ikastetxera etortzeko nahitaezkoa da aldez aurretik hitzordua hartzea 943 89 92 93 telefonoan.

Nola egin gure pisua eutsiko duen egitura bat soilik papera erabiliz?

  • 2022-01-24 |

1.DBHko TEKNOLOGIA arloan egiturak gaia lantzeko egindako proiektua da hau. Planteatutako arazo egoerari aurre egiteko paperezko dorre erresistenteak egin dituzte. Hain erresistenteak non ikasleen pisua ere jasateko gai izan diren. Ederki gainditu dute jarritako erronka! Zorionak denori!!! Bideoak ikusteko sakatu hemen.

Amets Arzallus gure artean

  • 2022-01-19 |

Astearte honetan, hilak 18, Amets Arzallus 4. DBHko ikasleekin elkartu da Miñan liburuaz hitz egiteko asmoz; protagonistaren ibilbidea dela eta, migranteekiko bidegabekeria, arrazakeria, errefuxiatu iheslarien egoera eta laguntzeko boluntarioez eta abarrez hitz egin die, baita ikasleen galderei erantzun ere. Bukaeran bertso ederra bota du. Eskerrik asko, Amets!

“Hezur-muineraino” hitzaldia eskaini du Elordi Garcia

  • 2022-01-18 |

Elordi Garcia Insausti Lazkaoko kazetariaren hitzaldian entzuteko aukera izan dute gaur goi mailako merkataritzako ikasle eta irakasleak.
Hitzaldian berak idatzitako “Imparable hasta la médula” liburuaren berri eman du, Arrisku handiko leuzemia diagnostikatzen dioten egun berean jaiotzen den bizi-egunkaria da liburu hau, 36 urterekin hasten den bidaia da, eta telebistako aurkezle gisa bere karrera bertan behera uztera behartzen duena.
Gainditze pertsonalaren eta erresilientziaren testigantza bat da.
Liburua ehunen transplanteei (hezur-muinari, esaterako) buruz eskuratutako ezagutzak ikertu eta zabaltzearen aldeko apustua da. Horregatik, Elordik bere aletxoa eman nahi izan dio Josep Carreras Fundazioari (https://www.fcarreras.org) eta liburuak ekarriko dizkion onurak leuzemiaren eta odoleko beste minbizi batzuen aurkako borrokara bideratuko dira.
Balioak 4.0 barruan hitzaldia hunkigarria eta oso motibatzatilea izan da. Elordi, zuri entzutea oso pozgarria izan da, eskerrik asko!

DBHko ikasleen ekimena

  • 2022-01-14 |

Iaz 3.DBH ko ikasleak Udaletxearekin harremanetan jarri ziren Manteora joateko bideak hobetzeko aldera. Gaur Nekane Arzallus, zinegotzi ordezkaria, bisitan etorri zaigu. Gure ekimena eskertu eta elkarlanean aritzeko borondatea azaldu digu. Gure inguruko eremuan datorren aldaketaren berri eman digu eta gure proposamenak kontutan hartuko dituztela esan.

2021eko Gabonetako Postal Lehiaketako irabazlea

  • 2021-12-23 |

Alai Beloki, Zubiri Manteoko Gabonetako Postal Leihaketako garailea. ZORIONAK!!!

Intranet Irakasleak Intranet Ikasleak Intranet Familiak


Aplikazioen Sarera IES Xabier Zubiri Manteo BHI. Moodle IES Xabier Zubiri Manteo BHI. Gmail

  LH


ERASMUS+


LH Duala


IES Zubiri-Manteo BHI. Lan Poltsa


DONOSTIAKO IKASKUNTZAKO BITARTEKARITZA ZERBITZUA


EMEU4ALL

  DBH


HAUSPOA


target=

  IKASTETXEA


IES Xabier Zubiri Manteo BHI. Agenda21


IES Zubiri-Manteo BHI. Liburutegia


IES Zubiri-Manteo BHI. Blogak