Aurkezpena eta Historia


 

1980ko urriaren 15ean Gros-eko Batxilergo Institutuak bere ateak ireki zituen Donostiako Gros-eko auzoan, Joxe Migel Barandiaran kaleko 10-12 zenbakietan hain zuzen ere, bere eskaintza nagusia Batxilergo Bateratu Balioanitza eta Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea hezkuntza etapak zirelarik. Ondoren, "Xabier Zubiri Institutua" izena hartu zuen.

Bestalde, Manteo Lanbide Heziketako Institutua, Gros-eko Alejandria kaleko 2. Zenbakian kokatua, 1987ko abuztuaren 6an sortu zen. Hasieran Lanbide Heziketako ikasketak eskaintzen ziren, eta Hezkuntza Sailak bultzatutako zenbait erreforma ezagutu zituen. Esaterako, Ikasketa Ertainetako Erreforma, Administrazio eta Kudeaketako Batxilergo Esperimentala, eta Administrazio Familiako Heziketa Moduluak.

Aipatutako bi Institutu hauek bat egin zuten 1998. urtean, Bigarren Hezkuntzako Institutu berri bat sortuz: IES Xabier Zubiri Manteo BHI. Bertan, gaur egun, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Zereginen Ikaskuntzako Gela hezkuntza etapak irakasten dira Manteo eraikinean, eta Batxilergoak eta Erdi eta Goi Mailako Heziketa eraikinean. Honetaz gain, Hezkuntza ez Arautua ere eskaintzen da.

2008an Lanbide Heziketako araudiak izandako aldaketaren Zikloak berriz Zubiri ondorioz, hazkunde nabarmena gertatu zen, eta espazioaren beharraren aurrean, 2014tik Gros-eko Zemoria Kalean kokatuta dagoen “Okendo” eraikina gehitu zen.