Global Training
Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Leihakortasun Sailak sustatzen ditu beka hauek, gazte euskaldunek atzerriko enpresa eta erakundeetan formazio praktikoaren bitartez gaitasunak lor ditzaten.
Beken deskribapena
- Atzerriko enpresetan lan-praktikak egiteko egonaldiak.
- Gutxienez 6 hilabeteko bekak.
- Hilabeteko diru-hornidura. Gutxi gorabehera 1.000€ hilean.
- Ikaslanek Lanbide Heziketako Goi mailako tituludunentzat, Global Training beken bidez, esperientzia hau izateko aukera eskaintzen du
Baldintzak
- 2018eko urtarrilaren 1erako Euskadin erroldatuta egotea gutxienez urte betez eta inolako etenaldirik gabe.
- Atzerrian 6 hilabetetik gorako praktikak egiteko aukera ematen duen beste bekarik jasota ez izatea.
- Kasu guztietan ingeles-maila altua izatea (B2) eta helmugako herrialdeko hizkuntzaren maila altua beharrezkoa den kasu haietan. Horretarako, ahozko eta idatzizko froga egingo da, bekaduna izateko pertsonaren ezagutzak zehazteko.
- Eskatzaileak ez izatea inolako zigor edo administrazio zehapenik, diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukerarik gabe uzten duenik, eta, era berean, ez izatea aurreko horretarako ezgaitzen duen inolako lege-debekurik ere.
Eskaera
- Ekaina-Uztailan zabalduko da eskaera egiteko epea.
- Irailean eramango da burura aukeratzeko prozesua, eta honako hauek bilduko ditu:
- CV-aren azterketa eta titulazioaren, prestakuntzaren, esperientzien eta praktiken balorazioa.
- Ingelesaren proba. Ingelesaren B2 edo C1 maila ezin egiaztatu dezaketen eskatzaileek aipatu hizkuntzaren maila egiaztatzeko proba bat egin beharko dute.
- Eskatutako enpresarekiko eta postuarekiko hautagaiaren profilaren egokitasuna aztertzeko elkarrizketa pertsonala.