
Ainhoa Pascualek lan-esperientzia berri bati ekin dio
- 2023-03-17 |
Ainhoa Pascualek gogo eta ilusio handiz Pauso Berriakeko praktikak otsailean hasi zituen, IES Xabier Zubiri Manteo BHIn.
IES Xabier Zubiri Manteo BHIren eta Pauso berriak programaren (Atzegi + Gureak) arteko lankidetzari esker, Ainhoa bulego eta zerbitzu anitzekin lotutako lanak eginez garatu ahal izango da, bere esperientzia eta formakuntzan ikasitako guztia eskainiz.
IES Xabier Zubiri Manteo BHI, Ikaslan Gipuzkoako (Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen Elkartea) 23 ikastetxeren sarekoa da, eta, era berean, Pauso Berriak Programarekin bat egiten du, honako zentro hauek egin zuten bezala: CIFP Armeria Eskola LHII, Leizaran Institutua, CIFP Tolosaldea LHII, CIFP Bidasoa LHII, CIFP Don Bosco LHII, IES Náutico Pesca de Pasaia Blas de Lezo, CIFP Izarraitz LHII, CIFP Monte Albertia LHHI, CIFP Gizarte Berrikuntza LHHI, Jaione, Mikel, Iñaki, Jesus, Martin, Jean Carlos, Eñaut, Itxaso eta Landerren esperientziekin programan parte hartzen dute, hurrenez hurren.
Ainhoak, IES Xabier Zubiri Manteo BHIren instalazioetako bi eraikinetan egiten ditu bere lanak:
- Alde batetik, Zubiri eraikinean bulegoko lanak eginez: inprimagailuetan papera birjarriz, dokumentuak eskaneatuz eta fotokopiatuz, artxibatuz, zentroen artean mandatuak eginez, etab.
- Bestetik, jantoki-lanak egiten ditu Manteo eraikinean: mahaiak garbitzen, erratza pasatzen, ur- pitxarrak betetzen eta mahaia jartzen, besteak beste.
Zorte on, Ainhoa!!
|
Zibersegurtasunekoak BCSC-n
- 2023-03-13 |
Zibersegurtasuneko taldea Basque Cyber Security Centre (BCSC) Gasteizen duen egoitzan, Euskadiko zibertasun egoeraren berriak jasotzen eta Tecnalian Cyber Range ariketan maila erakusten
|
Turismoko frantses eleanitzeko taldearekin Maroko gozatzen
- 2023-03-09 |
Joan den asteazkenean, Turismoko frantses eleanitzeko ikasleek esperientzia ederra eskaini ziguten, eta une batez, Marokora eraman gintuzten. Batxilergoko 2. mailako frantseseko ikasleekin batera, haien platerak dastatu ahal izan genituen, haien usainak sentitu, bertako jendea eta ohiturak ezagutu eta kontrastez, edertasunez eta magiaz beteriko kultura ezezagunaz gozatu ahal izan genuen. Zorionak eta eskerrik asko taldeari lan bikain honengatik eta TO3.1eko ikasleei euren laguntzagatik!
| |
Turismo ikasle eta irakasleak Bed4you Bera Bera hotelean bisitan
- 2023-03-11 |
Turismoko ikasle eta irakasleok bisita bikaina egin dugu Bera Berako Bed4you hotelaren erraietara, bertako zuzendariaren eta Harrerako buruen eskutik. Zoragarri azaldu digute hotel berri honetako xehetasun guztiak. Plazer bat izan da Nuria eta hoteleko taldearekin esperientzia hau partekatzea. Eskerrik asko aukera honengatik!
| | |
"LH DuaLa euskaraz" egitasmoaren aitortza ekitaldian gure ikastetxea saritua izan da
- 2023-03-80 |
Lanekik, ikastetxetan eta lan munduan euskara sustatzeko aurrera eramaten ari den "LHDuala euskaraz" egitasmoaren aitortza ekitaldia antolatu zuen 2023ko martxoak 6ean. Bertan gure ikastetxeak aipamen bat jaso du, ikastetxe erreferente bezala. Aipamen hau, "Egunean Behin" lehiaketan Xabier Zubiri Manteoko ikasleek lortu dituzten sariengatik eman digute. Egoi San Josek lehen postua eta Thalia Cuellarek 3. postua lortu dute, 1532 Euskadiko lanbide hezkiketako ikasleekin lehiatu ondoren. Administrazio eta finantzak zikloa burutzen ari dira, eskaintza partziala modalitatean.
|