Enplegurako prestakuntza


IES Xabier Zubiri Manteo BHI. Enplegurako prestakuntza

IES Xabier Zubiri Manteo BHI.Twiter    IES Xabier Zubiri Manteo BHI.Facebook    IES Xabier Zubiri Manteo BHI.Instagram    IES Xabier Zubiri Manteo BHI.YouTube

Batxilergoko bigarren mailako gurasoentzako informazio saioak.

  • 2022-12-05 |
Batxilergoa amaitu ondoren zer?
 

Azoka Birtuala

  • 2022-12-05 |
Administraritzako ikasleak, Enpresa Ikasgelan sortu dituzten enpresen artean salerosketan aritu ziren Okendo Kulturetxeko areto nagusian. Primerako jarrera eta profesionaltasuna erakutsi zituzten. Ekintza hau aurrea ateratzea posible izan da Komunikazio Moduluko Multiko ikasleen lanarekin. Lan bikaina!

Ikasenpresa Kongresoa

  • 2022-12-05 |
Azaroaren 29an 2.mailako Turismo eta Informatikako goi mailako ikasleek euren negozio ideiak aurkeztu zituzten Tabakaleran ospatu zen Ikasenpresa Kongresuan Lan bikaina egin zuten Zorionak!!
 

Merkataritza alorreko ikasle eta Iraskasle elkarteratzea Azaroak 25 eguna salatzeko

  • 2022-11-29 |
Azaroak 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna salatzeko merkataritza zikloko ikasle eta irakasleak elkarteratu dira gaur Okendoko ikastetxean, mundu osoko emakumeen aurkako indarkeria salatzeko eta herrialde guztietan indarkeria ezabatzeko politikak eskatzeko eguna.
Astean zehar ikaslearen sentsibilizazio eta baloreak lantzeko kanpaina desberdinak antolatu dira kartelgintza eta txapak ekoiztuz protestarekin bat egiteko.
 

Arrakala digitala murrizteko formakuntza

  • 2022-12-02 |
Iragan astelehenean, azaroaren 28an, Zubiri-Manteoko Bidai-Agentziak eta Ekitaldien Kudeaketa eta Sareko Informatika Sistemen Administrazioko ikasleek Senior Generazioari zuzendutako Alfabetatze Digitaleko formakuntza eman zuten. Bertan mugikorreko hainbat aplikazio erakutsi zizkieten Okendo Kultur Etxera bertaratutako adinekoei. Besteak beste, Whatsapp-ak eskeintzen dituen aukerak, mezuak, audioak eta argazkiak egin eta bidaltzea; QR-a deskargatu eta erabiltzea; leku jakin bateko kokapena bilatzea eta denbora errealean pertsona non dagoen adierazten duen aplikazioaren erabilpena edota 112 aplikazioa deskargatu eta bere erabilera. Maila aurreratukoek, Streaming plataformekin ere ausartu ziren.

Bi belaunaldi elkartu ziren, bi behar. Alde batetik, Enpresa eta Ekimen Sortzaileko moduluaren barruan sortutako enpresen ihardueretako bat praktikara eramatea. Bidai-Agentzietako ikasleek Ekintzen Antolaketetara bideratutako enpresaren lehenengo iharduera antolatu zuten eta beste aldetik, Informatikako ikasleek sortutako Informatika Zerbitzuen barruan biltzen dituzten ihardueren arteko bat ere praktikan jarri zuten, formakuntza atalarena hain zuzen ere.

Ekitaldia oso ondo irten zen, giro goxoa eta ikasteko gogoa arnasten zen. Bi aldeek ikasi zuten. Erabiltzaileak, 20 bat izan ziren hurbildu zirenak, oso eskertuak joan ziren, horrelako ikastaro gehiagoren irrikaz. Gure ikasleak berriz, negozio-habi potentzial bat egon daitekeela igarri zioten, enpresa-ideia bat nola gauzatzen den bitartean.
 

Intranet Irakasleak Intranet Ikasleak Intranet Familiak


Aplikazioen Sarera IES Xabier Zubiri Manteo BHI. Moodle IES Xabier Zubiri Manteo BHI. Gmail

  LH


ERASMUS+


LH Duala


IES Zubiri-Manteo BHI. Lan Poltsa

  DBH


HAUSPOA

  IKASTETXEA


IES Xabier Zubiri Manteo BHI. Agenda2030


IES Zubiri-Manteo BHI. Liburutegia


IES Zubiri-Manteo BHI. Blogak