2.Batxilergoko ikasleen lanak

  • 2020-05-15 |

Isolamendu garaian gure 2.Batxilergoko ikasleak A. Machadok idatzitako "Noche de verano" olerkiari heldurik birsortze prozesuan aritu dira. Hona hemen ale batzuk:

+16

ERASMUS+ ikasleak Euskadi Irratiko Faktoria irratsaioan

  • 2020-02-21 |

Asteartean, Otsailak 18, Erasmus+ programan parte hartu duten Zubiri Manteo Lanbide Heziketako ikasle eta irakasleek, euren esperientziak kontatzeko aukera izan dute Euskadi Irratiko Faktoria irratsaioan.

Lan-praktikak atzerrian Erasmus+ programaren bidez

  • 2020-02-21 |

LH-ko Goi eta Erdi mailako 41 ikasleek, Merkataritza, Turismo, Informatika eta Administrazioa eta Finantzak familia profesionaletakoak, hiru hilabeteko lan-praktikak egiteko aukera izango dute aurten ere Erasmu+ programaren bidez. Finlandia, Italia, Txekiar Errepublika, Polonia, Portugal, Frantzia, Hungaria, Bulgaria, Estonia eta Erresuma Batua izango dira bisitatuko dituzten herrialdeak. Parte hartzaileek esperientzia ahaztezina izango dute atzerrian.

LHko 35 ikasle atzerrira joango dira praktikak egitera Erasmus+ programaren bidez

  • Otsaila 2019 |

Aste honetan zehar, LH-ko erdi eta goi mailako ikasleak, Merkataritza, Turismo, Informatika eta Administrazioa eta Finantzak familia profesionaletakoak, Europako hainbat herrialdetara joango dira, eta enpresetan hiru hilabeteko praktikak egingo dituzte Erasmus+ bekekin. Parte hartzaileek esperientzia ahaztezina izango dute atzerrian.

Ikasle ohiek Erasmus+ programan izandako esperientzia pertsonalak transmititu dituzte

  • Abendua 2018 |

IES Xabier Zubiri-Manteo BHIko ikasle ohiek Polonian eta Txekiar Errepublikan izan zituzten esperientziak azaldu dizkiete 2018-2019 Erasmus+ deialdian parte hartuko dutenei.
Hitzaldiaren helburua esperientziak beraien bizitzan izan duen eragina ikusaraztea izan da eta baita deialdi honetan parte hartuko duten ikasleak animatzea ere. Bizipenak partekatu, aholku praktikoak eman eta parte-hartzaileen galderak erantzun dituzte.

 

KA103/KA116 Ikasleak/Langileak



Erasmus+ KA1 programak Lanbide Heziketako Goi eta Erdi mailako ikasle eta irakasleentzat mugikortasunak eskaintzen ditu.

  • Ikasleen mugikortasunak
  • Praktikak atzerrian (3 hilabete): Lanbide Heziketako Erdi Mailako ikasleentzat (FCTk), Lanbide Heziketako Goi mailako Ikasleentzat (FCTk) eta Erdi maila edo Goi mailako tituludun berriak, betiere ikasketak amaitu ondorengo urtean.
  • Atzerriko ikastetxe batean ikasketa denboraldia: Lanbide Heziketako Erdi eta Goi mailako ikasleentzat.

Helburuak: Atzerrian, Lanbide Heziketako ikasleen formakuntza aukerak handitzea eta gaur egun hezkuntza eremutik lan eremura igarotzeko behar diren gaitasunak lortzea.

  • Langileen mugikortasuna/Formakuntza

Langileentzat formakuntza eta garapen profesionala lortzeko jarduerak. (5 egun)