Job Placements app - jopapp

jopapp 2015-1-ES01-KA202-016358

Kideak: Zubiri Manteo (promotorea), Marijampole College ( Lithuania), eFVET (Belgica), ANESPO (Portugal), Pr-Consulting (Grezia)

Deskribapena:

"jopapp" proiektuan lanbide heziketako ikasleentzako app bat, lan praktikak aurkitzeko prozesuan gidatzeko, eta irakasle eta orientatzaileentzako gidaliburua sortuko dira. “jopapp” tresna Rainova berrikuntza ereduan oinarrituta dago, ereduaren edukiak eta praktika onak ezartzen ditu ikaskuntza ingurunera egokituz.

 

Ikasleak beraien lan praktiken ibilbidearen garapena zuzendu dezakete. Horrela ikaslea izango da bere ikasketa prozesuaren jabe, ondorengo gaitasunak garatuz: jarrera positiboa, komunikazioa, denboraren antolakuntza, lanaren etika, arazoen ebazpena, norberarenganako konfiantza, malgutasuna eta moldagarritasuna, presio pean lan egiten eta berrikuntza.