Internazionalizazioa


Gure ikastetxeko, ikasle zein irakasle, Europako Elkartean trukaketa, praktikak edo/eta formazio esperientzia bat izatea da IES XABIER ZUBIRI-MANTEO BHI internazionalizazio proiektuaren helburu nagusiena.
Hainbat zikloetan irakaskuntza eleaniztuna sustatzen dugu, ingeleraz eta/edo frantsesez, Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialez gain. Internazionalizazioa da ikastetxearen hezkuntza proiektuaren alderdi nagusienetako bat.

Ikasleentzako mugikortasunak:

  • Astebeteko eskola-trukaketak, 4.DBH eta 1.Batxilergoko ikasleentzako bereziki, beste Europako ikastetxeekin, hizkuntza gaitasunak eta sozialak hobetzeko helburuarekin.
  • Europako enpresetan lan-praktikak Heziketa Zikloetako ikasleentzat, Erasmus+ eta PyireneFP programaren barruan. Ikasturtearen zehar garatzen ditugu eta iraupen desberdinetakoak dira. Hizkuntza gaitasunak eta sozialak, gaitasun pertsonalak eta lan aukerak hobetzea da honen helburua.
  • Global training bezalako nazioarteko programetan parte hartzea bultzatzen dugu, atzerriko enpresetako lan-praktiken bitartez.
  • Honetaz gain, beste Europako ikastetxeko ikasleak jasoko ditugu beraien lan-praktikak eta hezkuntza ekintzak eta kulturalak gure artean egin ahal izateko.


Irakasleentzako mugikortasunak:
Irakasleentzako mugikortasunak kudeatzen ditugu hauen garapen profesionala zabaldu eta hobetzeko asmoz, eta baita beste Europako herrietako kideekin kolaborazioa ahalbideratzeko ere.